Euskal Komunitate Globala
HanHemen aktibatu da, munduan barrena dabiltzan euskaldunei zuzenduriko plataforma digital eta globala. Egitasmoaren helburua da euskaldun guztien esperientziak konektatzea eta informazioa zein baliabideak partekatzea, lekua edozein dela ere. Euskaldunek mundu globala nola bizi duten entzun eta zabaldu nahi dugu. Nazioartea aztertu eta biziko dugu, euskal begiradatik, distantzia eta muga guztiak gaindituz.
Egoera postpandemiko honetan, pentsaezinak ziren aldaketak bizi ditugu, maila globalean zein banakakoan. Hori horrela izanik, euskaldunak, hemen eta han, konektatuko dituen espazio digital bat proposatzera gatoz, askotariko esperientziak, proiektuak, egoerak, emozioak eta motibazioak partekatuko dituen egitasmoa.
Etengabeko eraldaketa digitaletik abiatzen gara eta, marko honetan, euskaldunak, hiper-konektaturik, espazio globalaren erdigunean kokatzen dira.
#EuskoChallenge
Euskal Herria
Euskal Herria
Espainia
Espainia
Belgika
Belgika
Alemania
Alemania
Suecia
Suecia
Frantzia
Frantzia
Italia
Italia
Irlanda
Irlanda
Erresuma Batua
Erresuma Batua
Txile
Txile
Venezuela
Venezuela
Singapur
Singapur
Kanada
Kanada
AEB
AEB
Mexiko
Mexiko
Costa Rica
Costa Rica
Argentina
Argentina
Uruguay
Uruguay
Brasil
Brasil
Peru
Peru
Zein da HanHemen-en asmoa?
HanHemen espazio digitalaren asmoa da euskal komunitatea ber-eraikiko duen eta distantziak murriztuko dituen eredu digital eta globala sortzea. Nazioarteko interakzioak, egingarritasunak eta proaktibitateak osatzen dute HanHemen-en DNA.
1. KOOPERATIBISMO DIGITALA
2. GOBERNANTZA DEMOKRATIKOA
3. BERRIKUNTZA SOZIALA
Ezaugarriak
Euskal erreferentzia digitala eta globala
Plataforma irekia, mundu osoko eusaldunentzat erreferentea, hemen eta han, pertsona bakoitzaren lekua edozein dela ere. Fenomeno globala modu hibridoan bizi da espazio digitalean: "Hemen" eta "han" batera bizi daiteke, eta partekatu. Pertsona bakoitzak bere aniztasunean aberatsa den nazioarteko ibilbide anitza erakusten digu. Entzun nahi dugu, ikusi, bizi...
Euskal komunitatea erdigunean
Pertsonak dira protagonistak, hiperkonektatuta eta sinkronizatuta. Hiperkonektibitatearen erabilera etiko eta jasangarria egingo da, pribatutasuna galtzeko eta gure datuak babesteko arriskuei eta gehiegikeriei aurre eginez.
Irekia eta parte-hartzailea
HanHemen munduan dauden muga fisiko eta geografikoen jakitun da. Pandemiak indartu besterik ez ditu egin. Distantzia guztien gainetik, HanHemen mugak gainditzera dator, euskal identitatea eta proiektuak espazio global eta digitalean partekatzeko. Hori dela eta, ekosistema parte hartzaile baten alde egin du, sarean, hiritar eta instituzioekin bat eginez.
Hiperkonexioa
Herritarren ahalmen digitala erdigunean jarri da, betiere, eskubide digitalak eta pribatutasuna babestuta. Euskal hiperkonektibitatearen erabilera adimentsu eta iraunkorra egingo da.
Aktiboa, praktikoa eta dinamikoa
Espazio bizia, interaktiboa eta praktikoa.
Datuen subiranotasuna, jabetza, segurtasuna
Blockchain segurtasuna, sare deszentralizatuak, datuen subiranotasuna eta erabiltzaileen eskubide digitalen babesa.