HanHemen Euskal Komunitate Globalaren espazio digitala a1

Edonon zaudela, eraman ezazu euskal komunitate globalaren kit-a, ‘HanHemen, Basque Global Network’

HanHemen, Basque Global Network-ek euskal komunitate globalaren 10 otar zozketatzen ditu, espazio digital eta interkonektatu honetan parte hartu nahi duten pertsonen artean.

Jertseak, koadernoak, kantinplorak, katiluak eta boligrafoak… euskal komunitate globala hara eta hona eramateko ezinbesteko produktu sorta.

Zozketan parte hartu nahi duzuenok HanHemen harremanetarako formularioa bete eta urtarrilaren 31tik aurrera HanHemen gunetik jasoko duzuen galdetegia bete besterik ez duzue egin behar. Galdetegiaren helburua da diasporan zaudeten euskaldunoi entzutea eta komunitate digitala, interkonektatua eta parte-hartzailea indartzea.

Parte hartzera animatzen zaitugu eta, batez ere, HanHemen kit-arekin gozatzera eta une onak partekatzera, zauden lekuan zaudela, hemen eta han, han eta hemen.