Euskal komunitate global eta digitalarekin bat egiteko aukerak zabalik jarraitzen du
HanHemen, Basque Global Network ekimenak euskal diasporari entzuteko galdetegi bat zabaldu zuen otsailean eta martxoaren 31ra arte interesatuek erantzuteko aukera izango dute. Komunitate digitala, interkonektatua eta parte-hartzailea indartzeko helburuarekin jarri zen martxan galdetegia eta komunitatearen erantzun arrakastatsua ikusirik, martxoaren 31ra arte luzatzea erabaki da. Komunitateko kide izan nahi dutenak, HanHemen taldearekin harremanetan jar daitezke galdetegia jaso eta euskal diasporaren digitalizazio prozesuan parte hartzeko.
Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza lanean ari da Basque Global Network indarberritzeko, HanHemen bezala, euskal herritarrak munduan, hemen eta han, eta alderantziz, interkonektatzeko. Helburu horrekin jarri zen martxan galdetegia eta milatik gora pertsonari bidali zitzaien. Emaitza eta interes taldeen erantzuna, galdetegia erantzuteko epea luzatu da martxoaren 31ra arte. Eta dinamika oso samurra da, HanHemen taldearekin harremanetan jarri besterik ez duzu egin behar, galderak jaso eta zure interesak, kezkak eta proposamenak askatasunez eta segurtasunez adierazi.
Galdetegia erantzuten duten pertsona guztiak HanHemengo produktuekin egindako hamar saskiren zozketan sartuko dira. Azpimarratzekoa da, halaber, erantzunak Lehendakaritzatik Kanpoko Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak soilik erabiliko dituela HanHemen diseinatzeko, eta azterlan honen ardura duen Zuzendaritza Zientifikoak eta erakunde akademikoak aztertu eta zabalduko dituela. Gainera, jasotako erantzunak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira, eta Datuak Babesteko Araudi Orokorrari (DBAO) atxikiko zaizkio.
Jardunean dauden eta galdesorta labur honi erantzuten dioten euskal diasporako pertsonek, zuk bezala, zuzenean gonbidapena jasoko dute ekitaldi birtual eta fisiko (hibrido) batera joateko. Bertan, Zuzendaritza Zientifikoak eta erakunde akademikoak (azterlan honen kargura) eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak aurkeztuko dituzte emaitzak. Oso aukera berezia da komunitatea ezagutzeko, zu bezalako pertsonak argitasunetik entzuteko eta, horrela, euskal diaspora modu aktiboan elkarlotzen jarraitzeko. Bitartean, sare sozialetako kanalak (Twitter, Facebook, Instagram) jarraitzera animatzen zaitugu, eta sare global digital hau zure gertuko pertsonekin, hemengoekin zein hangoekin, partekatzera.