Bat egin nahiko zenuke euskal komunitate digital eta globalarekin

Euskal komunitate globalaren lehen topaketa digitala

HanHemen-ek euskal hiritar global eta digitalaren egoera eta beharren inguruko saioan parte hartzeko gonbitea luzatu du

HanHemen-ek topaketa digital bat antolatu du, uztailaren 5ean, entzute aktiboaren emaitzak aurkezteko eta euskal komunitate globalaren egoera, joerak eta interesak partekatzeko.

Online topaketa irekia da eta Zoom plataformaren bidez eskainiko da, uztailaren 5ean, 18:00etan (CEST).

Euskal Herrian (Hemen) bizi diren pertsonek eta kanpoko komunitateak (Han) elkar ezagutuko dugu, kontsultaren emaitzei buruzko elkarrizketak irekitzeko eta gure euskal komunitate globala elikatzen eta garatzen jarraitzeko esperientziak, kezkak, beharrak eta ideiak partekatzeko.

Parte hartzeko esperientzia global honetaz gozatzeko interesa duenak, han edo hemen egonda, izena eman besterik ez dauka eta HanHemen taldeak jardunaldian konektatzeko esteka bidaliko dio.

EMAN IZENA


.