HanHemen

Basque Global Network

Euskal komunitate globalaren espazio digitala

Sare sozial bat baino askoz gehiago. HanHemen Euskaldunak mundu mailan konektatuko dituen espazio digitala da, hemen eta han.

Euskal Komunitate Globala

HanHemen aktibatu da, munduan barrena dabiltzan euskaldunei zuzenduriko plataforma digital eta globala. Egitasmoaren helburua da euskaldun guztien esperientziak konektatzea eta informazioa zein baliabideak partekatzea, lekua edozein dela ere. Euskaldunek mundu globala nola bizi duten entzun eta zabaldu nahi dugu. Nazioartea aztertu eta biziko dugu, euskal begiradatik, distantzia eta muga guztiak gaindituz.

Egoera postpandemiko honetan, pentsaezinak ziren aldaketak bizi ditugu, maila globalean zein banakakoan. Hori horrela izanik, euskaldunak, hemen eta han, konektatuko dituen espazio digital bat proposatzera gatoz, askotariko esperientziak, proiektuak, egoerak, emozioak eta motibazioak partekatuko dituen egitasmoa.

Etengabeko eraldaketa digitaletik abiatzen gara eta, marko honetan, euskaldunak, hiper-konektaturik, espazio globalaren erdigunean kokatzen dira.

#EuskoChallenge

Mapa hanhemen
Spot Euskal Herria

Euskal Herria

Spot Espainia

Espainia

Spot Belgika

Belgika

Spot Alemania

Alemania

Spot Suecia

Suecia

Spot Frantzia

Frantzia

Spot Italia

Italia

Spot Irlanda

Irlanda

Spot Erresuma Batua

Erresuma Batua

Spot Txile

Txile

Spot Venezuela

Venezuela

Spot Singapur

Singapur

Spot Kanada

Kanada

Spot AEB

AEB

Spot Mexiko

Mexiko

Spot Costa Rica

Costa Rica

Spot Argentina

Argentina

Spot Uruguay

Uruguay

Spot Brasil

Brasil

Spot Peru

Peru

HanHemen ekitaldi birtuala

Euskal Komunitate Globala diaspora biziberritzeko prest

Bat egin nahiko zenuke euskal komunitate digital eta globalarekin

Euskal komunitate globalaren lehen topaketa digitala

hanhemen-basque-global-network-fondoa-home-2

Euskal komunitate global eta digitalarekin bat egiteko aukerak zabalik jarraitzen du

Zein da HanHemen-en asmoa?

HanHemen espazio digitalaren asmoa da euskal komunitatea ber-eraikiko duen eta distantziak murriztuko dituen eredu digital eta globala sortzea. Nazioarteko interakzioak, egingarritasunak eta proaktibitateak osatzen dute HanHemen-en DNA.

hanhemen-basque-global-network-cooperativismo-digital

1. KOOPERATIBISMO DIGITALA

hanhemen-basque-global-network-gobernanza-democratica

2. GOBERNANTZA DEMOKRATIKOA

hanhemen-basque-global-network-innovacion-social

3. BERRIKUNTZA SOZIALA

Ezaugarriak

hanhemen-basque-global-network-global-icon

Euskal erreferentzia digitala eta globala

Plataforma irekia, mundu osoko eusaldunentzat erreferentea, hemen eta han, pertsona bakoitzaren lekua edozein dela ere. Fenomeno globala modu hibridoan bizi da espazio digitalean: "Hemen" eta "han" batera bizi daiteke, eta partekatu. Pertsona bakoitzak bere aniztasunean aberatsa den nazioarteko ibilbide anitza erakusten digu. Entzun nahi dugu, ikusi, bizi...

hanhemen-basque-global-network-citizen-icon

Euskal komunitatea erdigunean

Pertsonak dira protagonistak, hiperkonektatuta eta sinkronizatuta. Hiperkonektibitatearen erabilera etiko eta jasangarria egingo da, pribatutasuna galtzeko eta gure datuak babesteko arriskuei eta gehiegikeriei aurre eginez.

hanhemen-basque-global-network-democratic-icon

Irekia eta parte-hartzailea

HanHemen munduan dauden muga fisiko eta geografikoen jakitun da. Pandemiak indartu besterik ez ditu egin. Distantzia guztien gainetik, HanHemen mugak gainditzera dator, euskal identitatea eta proiektuak espazio global eta digitalean partekatzeko. Hori dela eta, ekosistema parte hartzaile baten alde egin du, sarean, hiritar eta instituzioekin bat eginez.

hanhemen-basque-global-network-conection-icon

Hiperkonexioa

Herritarren ahalmen digitala erdigunean jarri da, betiere, eskubide digitalak eta pribatutasuna babestuta. Euskal hiperkonektibitatearen erabilera adimentsu eta iraunkorra egingo da.

hanhemen-basque-global-network-useful-icon

Aktiboa, praktikoa eta dinamikoa

Espazio bizia, interaktiboa eta praktikoa.

hanhemen-basque-global-network-secure-it-icon

Datuen subiranotasuna, jabetza, segurtasuna

Blockchain segurtasuna, sare deszentralizatuak, datuen subiranotasuna eta erabiltzaileen eskubide digitalen babesa.

Eraikitze prozesuan

HanHemen espazio digitalaren eta plataformaren garapena ekimen irekia da, etengabe eraikitzen ari dena. Euskal komunitateko kide guztion artean sorturiko espazioa da, munduan barrena dabiltzan euskaldun guztioi zuzenduta.

Hemen eta han. Bere bereizgarria: maila globalarekiko begirada, bereizten gaituena eta beste kultura, herrialde, hizkuntza eta bizitzeko moduekin erlazionatzen gaituena. Euskal komunitatearen begirada Euskaditik, Euskadirantz eta Euskadirentzat.

cronograma-hanhemen

Jarri harremanetan eta parte hartu

Jar zaitez gurekin harremanetan parte-hartzeko, zure iradokizun edo proposamenak partekatzeko edo zalantzak argitzeko. Mila esker Euskal Komunitate Global eta Digitala osatzeagatik!

Please enter your name.
Please enter a valid email address.
Please type your message.

Please check the captcha to verify you are not a robot.

Please check this field.